XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hirigintza Saila

Foru Agindua, 766/1996 zk., azaroaren 18koa.

Aipamenezko Foru Aginduaren bidez hurrengoa xedatu izan da:

1. Berriatuako udalerrian, Olaso Aldeko industriazko sektorearen Zatizko Plana behin betiko onartzea.

2. Ebazpen hau Udalari jakinaraztea.

3. Erabaki hau, onartu den hirigintzazko arautegiarekin batera, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Administrazio-bidea agortzen duen aipatu Foru Aginduaren aurka, Euskal Herriko Zuzenbidezko Epailaritza Gorenaren aurka administrazio-auzibidezko gorajotzea tartekatu ahal izango da argitalpen hau egiten den egunaren hurrengotik zenbatutako hile biko epean, egokitzat irizten diren aldezpeneko beste bitarteko batzuen erabileraren kaltetan gabe.

Aipatu epean zehar, HI-264/95-P06 espedientea, aztertua izan dadin guztion esku egongo da Bilboko Errekalde Zumarkaleko 30. zenbakiaren 5. eta 6. solairuetan.

Hirigintzako foru diputatua, Josu Montalbán Goicoechea